Borrokan usatua Hazparne herria Segitu duela gauza ageria Mirakuiluz piztu du, gora gazteria Hiru ehun urteko eliza berria
Apez ainitzek egun herria ukatzen Jaun Larralden denboran holakorik ez zen Saran karitatea ez zuen hedatzen Bere hezurrik ere ez zion eskaintzen
Jaun Larraldek ontasuna asko eskuratu Hortakotz justiziaz ere baliatu Bere parropiari eskaini balitu Hazparnen izanen zen oihu eta xixtu
Pasa dira urteak pasatu mendeak Orduan ere ziren lege ta ordeak Larralden joka molte maltzur ta gordeak Elizaberri'rentzat zoin diren nobleak
Lehen bezala orai badago enegu Herri maitasun beraz josiak gira gu Hiru ehun urteko laguna zaitugu Zurekilan xoko hau piztu nahi dugu
Guzien estimuan hain segur ez zinen Ez zinuen bertzela hoinbertze eginen Gure goresmenekin dukezu jakinen Elizaberri inoiz ez zaukula hilen
Hazparne orduan zen haundi ta azkarra Geroztik zorigaitzez galdu du indarra Gure bihotz barnetan zuk piztu pindarra Bilaka bedi laster herriko su garra
Elizaberri egun ez dago bakarrik Sana dagola ez da erraite beharrik Zure pestan dezagun kantatu gorarik Xahartzerik ez dela maitatzen delarik
Gu guzien ohantze Hazparneko lore Baduzu gozatasun baduzu omore Gurea zaude eta nahi dugu zure Elizaberriko naiz eta nahi ere ERNEST ALKAT
| |
|  | |  | | BENAT LOYATHO-K KANTATU ZITUEN BERTSUAK |
Airea : ikusten duzu goizean
1687 ean
Harana deitu tokira Jin zen sarako ertora Bera sortu zen lekura Zaldiondotik ukana zuen Larraburu deitu lurra Hartan altxatu kapera Larralde zuen deitura Dezagun hortaz ohora
Ordutik eta gaur arte Kaperak hiru ehun urte Xuxen aurten ditu bete Geroztik deitzen Elizaberri, Leku xarmanta diote Besta dugu trinitate Lekukoek hainbat maite Guziek jakin bezate
Iraganik hiru mende Nola bizi izan den jende Egin dezakegu galde Oraiko bordak ziren etxeak Oihanak alorren orde Denborak egin du bide Zaude beti Jaun Larralde Elizaberriren alde.
Beñat Loyatho
|
| |  | |  |
|